dinamo | comunidad IPs SINAI

Logo Dinamo la comunidad creada por y para los/las investigadores/as del Sistema Navarro de I+D+i (SINAI)

ADItechek, SINAIko koordinatzaile gisa, Dinamo komunitatea sortu du: Nafarroako I+G+b arloko emakumezko eta gizonezko ikertzaileek elkar ezagutu, partekatu eta elkarlanean aritzeko lekua.

Dinamoren bidez, foro bat ezarri nahi dugu:

→ elkartzekoa, Nafarroako I+G+b arloko Sistemako beste kide batzuekin elkartzekoa.
→zientifikoa. Bertan, beste ikerketa-talde batzuek, SINAIko beste eragile batzuek… zertan lan egiten duten entzuteko.

→ lankidetzakoa. Bertatik, SINAIko hainbat eragilerekin proiektu-aukera berriak ezarri ahal izateko.

ELKARGUNEA

FORO ZIENTIFIKOA

LANKIDETZA

Dinamo  Nafarroako Gobernuaren elkarlanerako proiekturen batean IN gisa parte hartu duten edo parte hartzen duten I+G+b arloko Nafarroako Sistemako (SINAI) ikertzaileek eta ikertzaileentzat sortutako komunitatea da. Beren interes eta beharren elkargunea; ADItechen beste ekimen batzuen inguruan antolatutako SINAIko gainerako komunitateetan sartzeko atea; eta sistema eta eragileen arteko lankidetza-dinamikak hobeto ezagutzeko foroa.

Dinamo, SINAIko ahots zientifikoak aurkitu eta elkar entzuten direneko tokia. Toki horretan, SINAIko ikertzaileek elkar ezagutu, ideiak trukatu eta elkarguneak ikusteko aukera izango dute, hizkera beraren bidez Nafarroako I+G+b delakoa partekatu eta sortzeko. Bikaintasunak eta lankidetzak SINAI sistema indartsu, berritzaile eta trebe bihurtzen duten foro zientifikoa.

Lankidetza ADItechen eta SINAIren zutabeetako bat da. Lankidetza funtsezkoa da bikaintasun zientifikoa lortzeko. Eta lan hori errotik hasten da, ikertzaileen arteko ezagutza sakonagotik, beren lan-ildo eta -taldeetan eta beren dedikazioaren bidez Nafarroako I+G+b sortzen baitute.

Eventos “dinamo | comunidad IPs SINAI”

Próximos eventos

Eventos realizados

X