Foco ADItech

Beste edozein sektore sozial eta industrial bezala, Nafarroako Berrikuntza Sistema bere inguruko gizartean txertaturik dago eta harekin elkarreragiten du. Baina, zehazki, zer-nolako harremanak ditugu SINAIren eta gizartearen artean?

ADItechek argazki sakon bat eskaini nahi du nafar gizarteak Nafarroako Berrikuntza Sistemarekin duen harremanari buruz. Nolakoa da harremana? Nola gertatzen da? Nor dira bultzatzaileak?  Zein dira bitartekoak? Eta hesiak?

Sistemaren koordinatzailea garenez, ikuspegi bateratu bat osatzen lagundu nahi dugu eta, aldi berean, harremana ehuntzen joan nahi dugu XXI. mendeko berariazko zientziarekin. Zientziaren beste dimentsio batzuk ere hartu nahi ditugu kontuan, hala nola gizartea, ekonomia, ekoizpena, etika, politika, kudeaketa, etab., guztien artean identifikatzeko zein diren zientzia bera ahalik eta erarik eraginkorrenean bultzatu eta aberastu dezaketen palanka eta mekanismoak.

ADItech-en ekimen hau, Nafarroako Gobernuak babesten du hasieratik, eta bigarren edizioan Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren-Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren (FECYT) laguntza ere badu.

FOCO ADItech 2020 lehentxostena

Nafarroako Herritarren eta Zientziaren harremanari buruzko FOCO ADItech 2020an egindako lehen txostenak Nafarroan Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari lotutako politika eta jardueren inguruko hausnarketa parte-hartzailea egiteko bide progresibo bat irekitzea ekarri zuen.

Jarraian, 2020an argitaratutako ADITech FOCO txostenaren emaitzak ezagutuko dituzu.

FOCO ADItech 2022 bigarren txostena

Ikerketa honen bidez, Nafarroako gizarteak eskualdean egiten den zientzian duen interesa sakonago ezagutu nahi dugu. Herritarrek Nafarroan zientzia non egiten den, zer erakundek parte hartzen duten, zer ikertzen duten eta ikerketa honek zertarako balio duen jakin nahi du. Herritarrek zientziari buruz dituzten kezkez gain, zientzian aritzen diren pertsonei eta zientziari berari buruz dauden estereotipoak ere identifikatu nahi dira.

Elkarlanean:

Ikasketako helburuak

Ikasketako metodologia

X