Herrialde aitzindari batzuetan aspaldi-aspaldian hasi ziren galdera horri erantzuten, hala nola Norvegian, Suedian eta Kanadan. Leku haietan abiarazitako ekimenek, gainera, genero-ikuspegia txertatuz hobetu dute zientziaren kalitatea, hala ikerketaren diseinuan nola emaitzen analisian. Gure herrialdean, berriz, duela gutxi plazaratu da galdera. Eta Nafarroan?
Ba, Zientziari eta Teknologiari buruzko gure Foru Legea , 2018an onetsi zen eta Europako nahiz estatuko ildo estrategikoen baitan dago. Honela dio hitzaurrean bertan: “genero ikuspegia zeharkako kategoria gisa txertatzen da ikerkuntza zientifikoan eta teknikoan, prozesuko alderdietan kontuan hartu beharrekoa emakumeen eta gizonen egiazko berdintasuna bermatzeko”.