SIESS

SIESS hauxe da: ¬ęTalde eta azpiegitura zientifikoen sistema partekatua¬Ľ., ADItechek garatzen dituen lankidetza-ekimenetan sakontzeko sortu zen. Nafarroa osoan diharduten talde zientifikoak erregistratzen dira, berrikuntzako eragileen arteko ezagutza eta lankidetza areagotzeko eta, era berean, diru publikoekin finantzatzen diren baliabideak eraginkortasun handiagoz erabiltzeko.

SIESSek 1.200etik gora talde eta azpiegitura ditu partekaturik 12 entitateren artean.
Lehen bi urteetan, SIESS sarbide murriztuko plataforma bat izan zen Nafarroako teknologia-zentroetako, ikerketa-zentroetako nahiz unibertsitateetako ikerlarientzat. Orain, SIESS kontsultagai dago zuretzat, irekia eta irisgarria baita.

Plataforma bera argitaratu eta eguneratzeaz gain, SIESS Komunitatea jarri da abian. Bertan, erakunde parte-hartzaile bakoitzaren ordezkariak biltzen dira aldian-aldian, plataformaren bilakaeraz eta etorkizunaz erabakiak hartzeko, bai eta azpiegitura bereziak sakon ezagutzeko ere.