SINAI eta GIZARTEA

Gizarte edo industria arloko edozein sektore bezala, Nafarroako Berrikuntza Sistema bere inguruko gizartearen osagaia da eta harekin elkarreragiten du. Baina, zehazki, nolako harremanak dauden SINAIren eta gizartearen artean?

ADItechek, bere lanaren bidez, erretratu sakona eskaini nahi du nafar gizarteak Nafarroako Berrikuntza Sistemarekin duen harremanaz. Nolakoa da harreman hori? Nola gertatzen da? Nor dira bultzatzaileak? Zeintzuk dira bitartekoak? Eta, hesiak?

Sistemaren koordinatzailea den aldetik, ikuspegi bateratu bat izaten lagundu nahi du eta, era berean, aurrera jo nahi du XXI. mendeko berezko zientziarekiko harremana taxutzen. Zientziaren beste dimentsio batzuei ere dei egin nahi die, hala nola ekonomiko-produktiboari, sozialari, etikoari, politikoari-kudeatzaileari, etab., zientzia bera ahalik eta erarik eraginkorrenean bultzatu eta aberastu dezaketen palankak eta mekanismoak identifikatze aldera.

EKIMENAK

SINAI, kultura zientifikoa
aintzat hartu eta hedatzea.

Behaketa, analisia eta
ingurumen azterketa.