ELKARLANA

Zientziari eta Teknologiari buruzko Foru Legean , esaten da Eragileen arteko Elkarlana funtsezko tresna dela eskumenak eta lehiakortasuna bultzatu, errotu eta hobetzeko, espezializazioa bultzatzeko, Sistema nazioartera ateratzeko eta talentua kudeatzeko. Elkarlanak, beraz, balio komuna esan nahi du, eta horrez gain, baita aukera partekatuak eta munta handiagoko helburuak lortzeko gauza izatea ere.
La colaboración es pues sinónimo de valor común, de oportunidades compartidas y de ser capaces de lograr objetivos más ambiciosos.

Zientziari eta Teknologiari buruzko Foru Legeak, alor honetan ezarritakoaren arabera, Nafarroako I+G+b Sistemako (SINAI) exekuzioko eragileen koordinatzaileak honako eginkizun hauek ditu:

• SINAIko Eragileen arteko solaskide gisa aritzea

ADItech, eragileen arteko koordinatzailea denez gero, eragileen solaskidea da Nafarroako Gobernuaren nahiz haren ordezkarien aurrean. Solaskidea da hala administrazio kontuetarako, nola kontsulta eta ordezkaritzarako.

• SINAIko Eragileen arteko lankidetza-hitzarmenak sustatzea

ADItechek hitzarmenak sinatu ditu SINAIko I+G+b arloko exekuzioko eragileekin. SINAI buruz gehiago jakiteko, jo atal honetara: EZAGUTU SINAI

• Azpiegituren datu-basea eta haren erabilera partekatua kudeatzea

SIESS plataforma errealitatea da. Izan ere, 1.200etik gora talde eta azpiegitura daude partekaturik SINAIko 12 eragileren artean. Kontsultatu SIESSen.

• SINAIko eragileen I+G+b arloko argitalpen eta proiektuen gordailu bat kudeatzea.

I+G+b arloko proiektuen gordailuaz gain ELKARLANERAKO PROIEKTUAK, atalean kontsultagai daukazuna), ADItechek argitalpen zientifikoen gordailu komun bat kudeatuko du. Argitalpen horiek SINAIko Eragileen ikerketa-taldeak onduak dira.

• Eragileen arteko elkarlan eta transferentziarako proiektuak koordinatzea

Kontsultatu ELKARLANERAKO PROIEKTUAK atala eta ezagutuko dituzu.

BIKAINTASUNA

Ikerketa eta berrikuntzak aukera berriak sortzen dituzte, baina horrez gain, etorkizuna itxuratzeko aukera ematen digute. Ikerketan eta berrikuntzan egiten diren inbertsioen eragin potentziala are handiagoa da, ahaleginek erritmo bat eta zuzendaritza bat dutenean, eta gainera, bikainak direnean. Bikaintasunean oinarritutako emaitza horiei esker (haren zentzurik zabalenean), asmo handiagoz jarduteko aukera izanen dugu etorkizun hori nolakoa izatea nahi dugun definitzeko orduan. Hainbat alderdi hartu behar dira kontuan Bikaintasunaz mintzatzean: gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, talentu zientifikoaren eta ikertzailearen sustapena; ezagutzaren transferentzia bultzatzea; elkarlana, nazioartekotzea, jasangarritasuna, espezializazioa…

Zientziari eta Teknologiari buruzko Foru Legeak alor honetan ezarritakoaren arabera, Nafarroako I+G+b Sistemako (SINAI) exekuzioko eragileen koordinatzaileak honako eginkizun hauek ditu:

• SINAIko Eragileen ebaluazio-prozesua antolatzea

ADItech arduratuko da I+G-B arloko exekuzioko eragile guztiak ebaluatzeko prozesua egiteaz, Foru Legean bildutako parametro eta helburuekin bat.

• SINAIren bikaintasuna hobetzen laguntzea

Kontsultatu ALIANTZAK atala eta jakizu nor diren gure bazkideak SINAItik kanpo..

• Administrazioek eskatutako kudeaketa-estandarretara egokitzea

ADItechek, koordinatzailea den gisan, arduratu behar du Sistemako Eragile guztiek beren kudeaketa sistemak administrazioek eskatzen dituzten estandarretara egokitzea. Gizabanakoentzat zein taldeentzat behar diren aldaketa eta hobekuntza guztiak bultzatu behar dituzte.

• SINAIko eragileek berdintasunaren aldeko neurriak betetzen dituztela zaintzea

Zientziari eta Teknologiari buruzko Legean . Berdintasunaren alde zehazturik dauden neurriak bultzatzeko arduraduna da ADItech. Hau da, gizonen eta emakumeen arteko egiazko berdintasuna hala ordezkaritzaren eta ardura instituzionalaren esparruetan, nola genero-ikuspegia ikerketan txertatzea, bikaintasun zientifikoa bilatzeko beste alderdi bat bezala. ADItech abian jartzen ari den ekimen guztiak ezagutzeko, kontsultatu GENERO-DIMENTSIOAN OINARRITUTAKO IKERKUNTZA atala.

NAZIOARTEKOTZEA

Globalizazioa nagusi den honetan, nazioarteko ikusgaitasuna funtsezkoa da I+G+b arloan ari diren erakundeentzat. Izan ere, Nafarroatik kanpo diharduten beste erakunde eta beste sare batzuekin elkarlanean aritzea lehen bideetako bat da nazioarteko irismen hori lortzeko. Europako proiektuetan parte hartzea eta aliatu estrategikoak izatea berez da baliotsua eta, gainera, hazkunderako tresna ere bai. Hala I+G+b jarduerak nola Sistema bultzatzeko ekintzak berak, zabalkundeko jarduerak, bikaintasuna berdintasunaren bidez bilatzea, etab. legeetan zehazturik ageri dira, bai eta Europako Plan eta Zuzentarauetan ere. Konbentziturik gaude, beraz, SINAI eta ADItech nazioartera atera beharraz.

Zientziari eta Teknologiari buruzko Foru Legeak, alor honetan ezarritakoaren arabera, Nafarroako I+G+b Sistemako (SINAI) exekuzioko eragileen koordinatzaileak honako eginkizun hauek ditu:

• SINAI nazioartea dinamizatzea

Nafarroatik kanpo ere ikusgaitasuna eman behar zaio bai SINAIri bere osoan, bai ADItecheko jarduerei, hala Europan nola nazioartean. Kontsultatu gure ALIANTZAK atala, Nafarroako I+G+b arloko Sistematik kanpo nor dugun bazkide jakiteko.

ADITECH eta GIZARTEA

Ikerketa zientifikoa, teknologia eta berrikuntza funtsezkoak dira garapen soziala eta ekonomikoa lortzeko. Zientziaren arlo guztietan eginiko aurrerapen zientifikoak eta teknologikoak sustatzea lagungarria da erronkentzako irtenbideak pentsatzeko eta, lagungarria ere, aberastasuna eta enplegua sortzeko. Halaber, kulturaren zutabe garrantzitsua dira; kultura zientifikoa, balio sozial gisa, alegia. Ikerlarien eta teknologoen lanari esker, I+G+b arloa nabarmen doa aurrera. ADItechek jakinarazten ditu SINAIn garatutako ikerketaren alor guztietan etengabe diren aurrerapausoak. Horrela, ezagutza transferitzeko ekintza etengabe horiei esker, gizarteak lan zientifikoa aintzat hartu eta protagonistei merezi bezalako aitortza egin diezaieke.

Zientziari eta Teknologiari buruzko Foru Legeak, alor honetan ezarritakoaren arabera, Nafarroako I+G+b Sistemako (SINAI) exekuzioko eragileen koordinatzaileak honako eginkizun hauek ditu:

• Enpresek eta gizarteak SINAIri buruz duten ezagutza hobetzea

2019an, ADItechek prozesu bat abiarazi du SINAIk nafar gizartean zer-nolako eragina duen neurtzeko. Ebaluazioa metodologia zorrotz batean oinarriturik dago, oso egokia egoera zertan den jakiteko eta etorkizuneko ekintzak bideratzeko. Jakizu ekimen horren nondik norakoa SINAI eta GIZARTEA atalean sartuta eta egizu bat hartan parte hartzeko!

• Zabalkundeko ekitaldiak eta sariak antolatzea

Ezagutu gizarte guztiarentzako antolatzen dugun gure ekitaldi zientifiko nagusia: SciencEkaitza. Sartu SciencEkaitza atalean eta ezagutu orain arte egindako bi ekitaldien xehetasun guztiak.

• I+G+b arloa dinamizatzea, bai SINAIn bai enpresen sektorean.

ADItech arduratzen da I+G+b arloa dinamizatzeaz. SINAIri buruz deus gehiago jakin nahi izatekotan, sar zaitez EZAGUTU SINAI.
atalean. Kontsultatu ELKARLANERAKO PROIEKTUAK atala eta ezagutu baten bat.

• Zientziaren eta teknologiaren arloko prestakuntzaren dinamizazioan laguntzea

ADItechek hezkuntzan ere egin behar du bere zabalkunde lana, ekintza, ekimen eta proiektuen bidez, gizartearen esparru garrantzitsua baita.