BERDINTASUN PLANA

ADItech 2018an hasi zen bere lehen Berdintasun Plana lantzen. Bere borondatez heldu dio Planari. Izan ere, ADItecheko zuzendaritza Berdintasun Batzordea eta langileak guztiz bat datoz asmo horrekin eta erabateko konpromisoa dute.

Lehen Berdintasun Planaren helburu nagusia emakumeen eta gizonen arteko benetako tratu berdintasuna lortzea da lan-testuinguru horretan, bikaintasuna erdiesteko nahitaezkoa den oinarria baita. Testuinguru horretan, ADItechek, halaber, Berdintasunaren inguruko oinarrizko prestakuntza bat antolatu zuen langile guztientzat. Gainera, aldian-aldian, Berdintasun Batzordea eta Zuzendaritza Orokorra langile guztiekin biltzen dira informazioa emateko.

Bere kabuz abiarazi duen ekimen horretaz gain, eta Zientziari eta Teknologiari buruzko Foru Legeari jarraikiz, ADItech aipatu Legean Berdintasunaren alde adierazten diren neurriak betearazteaz arduratzen da.
Ezagutu zer neurri diren eta zer ekimen jarri dituen abian ADItechek langileak kontzientziatzeko:

Investigación con Dimensión de Género
X