SciencEkaitza

SciencEkaitza jai bat da, Nafarroako zientziaren eta teknologiaren jaia, alegia. Zientzia eta teknologia gizartearengana oro har hurbiltzeko antolatzen da, eta beste bi helburu ere baditu: zientzia jendearen gozagarri izaten saiatzea eta kultur aisiarako alternatiba ere izatea. Lehen bi edizioetan, ekimenak nazioarteko pertsona ospetsuak bildu ditu Iruñean, hala nola 3 Nobel saridun; Sophia, munduko humanoiderik aurreratuena; izen handiko enpresaburu eta idazle bat; «radical thinker» bat,; 2017. urteko asmatzaile europarra; Londresko Kew Gardens-etako botaniko ospetsuenetako bat, bai eta Monty Python bat ere!

Dagoenekoz, 12 ideia disruptibo saritu ditu, 2018ko eta 2019ko lehiaketetan aurkeztutako 29 ideien artean. 150 ikerlarik baino gehiagok parte hartu dute Nafarroako Berrikuntza Sistemako 2 entitateren artean elkarlanean osatutako taldeetan. Nafarroako Auditoriorik handiena ere goraino bete zuen, ekitaldi zientifiko baten bidez, eta horrez gain, jendea dibertitu egin zuen, eta batez ere, jendea harriturik utzi zuen. Egindako inkestetan adierazi zigutenez, bertaratutakoen % 85ek ekitaldia gozatu zuen, eta % 45entzat, hura lehen ekitaldi zientifikoa izan zen.

SciencEkaitza, halaber, erreferentzia da dagoeneko Kultura Zientifikoa Nafarroan hedatzeko orduan. MECNA ezaugarria jaso du, «Interes kulturaleko» ekitaldia baita. SciencEkaitzak, gainera, jarduera osagarri aunitz antolatu ditu: hitzaldiak, liburu sinadurak, zinema zikloak, erakusketak, etab. Nafarroako Gobernuaren eta FECYT-Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateetako Ministerioaren laguntzari esker atera da SciencEkaitza aurrera, bai eta 16 entitate publiko eta pribatu babesleen ekarpenari esker ere.

Edición 2019

Edición 2018