ADItech

ADItech Korporazio Teknologikoa irabazi-asmorik gabeko fundazio pribatua da, 2014an sortua. Zientziari eta Teknologiari buruzko 15/2018 Foru Legearekin bat, ADItech Korporazio Teknologikoak I+G+b arloko Nafarroako Sistemaren (SINAI) eragileen arteko koordinatzaile gisa dihardu, eragile horiek koordinatze aldera, eta zientziaren, teknologiaren eta enpresaren arteko harremana dinamizatzen ere bai. ADItech elkarlanean eta koordinazioan ari da Patronatuan kide diren SINAIko 10 eragileekin eta Nafarroako 21 enpresekin.

  • SINAIko Eragileen arteko solaskide gisa aritzea
  • SINAIko Eragileen arteko lankidetza-hitzarmenak sustatzea
  • Azpiegituren datu-basea eta haren erabilera partekatua kudeatzea
  • SINAIko eragileen I+G+b arloko argitalpen eta proiektuen gordailu bat kudeatzea
  • Eragileen arteko elkarlan eta transferentziarako proiektuak koordinatzea
  • SINAIko Eragileen ebaluazio-prozesua antolatzea
  • SINAIren bikaintasuna hobetzen laguntzea
  • Administrazioek eskatutako kudeaketa-estandarretara egokitzea
  • SINAIko eragileek berdintasunaren aldeko neurriak betetzen dituztela zaintzeaI.
  • SINAI nazioartea dinamizatzea
  • Enpresek eta gizarteak SINAIri buruz duten ezagutza hobetzea
  • Zabalkundeko ekitaldiak eta sariak antolatzea
  • I+G+b arloa dinamizatzea, bai SINAIn bai enpresen sektorean
  • Zientziaren eta teknologiaren arloko prestakuntzaren dinamizazioan laguntzea